Aste-akabu osoan zehar, bertaratzen direnek zuzeneko musikaz, hainbat eszenatokiz, foodtruck-ez eta familia-giro apartaz gozatzeko aukera izango dute, adin guztietarako pentsatutako egitarau erakargarri baten barruan Lagunakaz, familiagaz edo bakarrik etorrita ere, plana borobila izango da.
Antolatzaileen esanetan, jaialdia "tokiko kulturari bultzada emateko modu bat da", eta, hain zuzen ere, hori izango da hitzorduaren ardatzetako bat: inguruko sorkuntza, topagunea eta jai-giroa uztartzea. Horregatik, Eztanda ez da musika-jaialdi huts bat izango; kulturaz gozatzeko, jendea elkartzeko eta Urdulizen giro berezia bizitzeko aukera paregabea ere izango da.
Beraz, hartu zure sarrera eta animatu!