Jendea kalera atera da, batzuk korrika egitera, besteak animatzera, baina denak helburu beragaz: euskarari bultzada ematea!
Denetarik ikusi ahal izan dugu goizean zehar: korrikalariak bata bestearen atzetik, irribarreak, keinuak, eta tarteka arnasa hartzeko geldialdi laburrak. Euskararen bueltan bizitako beste egun borobil bat!