Urdulizen Liburuaren Eguna ospatuko dute "Orkestra ZOOragarria" ipiunaren kontaketa eta banku berezi baten inaugurazioagaz

Ander Zarraga 2026ko apirilaren 22a

Gotzone Butronek eta Aitziber Rayak egindako ipuinaren kontaketa eta tailerra egingo dute.

Apirilaren 23an, Liburuaren Egunean, Urdulizko kultur etxeak arrastirako plan berezia antolatuko du herritarrentzat. 4 eta 8 urte arteko umeentzat eta familientzat zuzendutako musika-ikuskizunaz gain, Banku Anitzak proiektuko kide den eserleku berria inauguratuko dute 19:00etan.

Hitzordua 17:30ean abiatuko da, non Gotzone Butron eta Aitziber Rayak "Orkestra ZOOragarria" ipuinaren kontaketa egingo duten . Emanaldi hau 4 eta 8 urte bitarteko umentzat eta haien familientzat pentsatuta dago, eta ipuin kontaketaz gain tailer bat ere egongo da.

Aldiz, arrastiko 19:00etan, irakurketaren inguruan sortutako banku bat inauguratuko dute kultur etxean bertan. Eserleku hau Banku Anitzak proiektuaren barruan kokatzen da, eta Mari Mar Martinezek diseinatu eta margotu du. Proiektu honen helburua liburuez beste modu batean gozatzeko gune paregabea eskaintzea da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun