Egitaraua barikuan hasiko da, 19:00etan, kontzertu sorta bategaz. Eztanda Jaialdiaren baitan, "kontzertu sorpresa" batek emango dio hasiera gauari, eta ondoren igoko dira oholtzara The Soul Train Band eta Unholy Covers taldeak, musika giroa gauerdira arte luzatuz.

Zapatuan, berriz, eguna giro herrikoiagoan hasiko da. 13:00etan bafle bira egingo da, eta 15:00etan bazkari herrikoia izango da; paella izango da plater nagusia, aukera begetarianoagaz. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, txartelak maiatzaren 3ra arte egongo dira salgai, 15 eurotan. Arrastian, 16:30ean, jarduera desberdinak antolatu dituzte, eta gauean berriz musika izango da protagonista: 19:30etik aurrera Trombolisis, Lucrecias eta Flow & Fayah taldeek joko dute.
Antolakuntzak ohartarazi du parte-hartzaileek ez dutela etxetik mahairik edo tresnarik eraman behar: "jaiak dena jartzen du". Helburua giro parte-hartzailea sustatzea eta herria plazara ateratzea da.