
Ospakizuna 18:30ean hasiko da diskofestagaz, eta 21:30ean txokolatada egingo dute. Antolatzaileek gogorarazi dute norberak bere edalontzia eraman beharko duela, hondakinak murriztu eta jaia modu arduratsuagoan ospatzeko. Ondoren, 22:00etan, San Juan sua piztuko dute.
Eguraldi kaskarra eginez gero, ekitaldia Antsonekoa plazara lekualdatuko dutela jakinarazi dute.
San Juan gaua udaren hasierari ondoetorria emateko aukera izango da Urdulizen, herritarrak suaren inguruan elkartu eta jai giroan gozatzeko.