Gaurko ekitaldian Joseba Sarrionandia idazleak eta Jon Maia bertsolari eta idazleak parte hartuko dute, baita Roberto Awanari gitarra-jotzailearen laguntza musikala ere izango da. Sarrera-donazioa 5 eurokoa izango da, eta antolatzaileek herritarrak kulturaz eta elkartasun internazionalistaz betetako hitzorduan parte hartzera gonbidatu dituzte.
Herrialde karibetarrak bizi duen blokeoaren aurka, Argia eta indarra Kubarentzat kanpainarako ekarpenak biltzea da. Euskal Herria-Kuba Ekimenak eta Euskadi-Cuba elkarteak sustatutako egitasmoak Kubako osasun-zentroetan energia berriztagarrien bidezko hornidura indartu gura du, AEBetako Gobernuak ezarritako blokeo ekonomiko, komertzial, finantzario eta energetikoaren ondorioen testuinguruan.
Kanpainak euskal kulturako, arteetako eta pentsamenduko 130 pertsona baino gehiagoren babesa jaso du. Ekitaldiak Urdulizko Udalaren laguntza ere izango du, eta ekarpen solidarioak Euskadi-Cubaren kontuaren bidez egin daitezke, ES35 3035 0134 43 1340059271 zenbakian, edo Bizum bidez, 04713 kodea erabilita.