Rabu Eguna ez da bakarrik Urdulizko lehiaketa gastronomiko bat; herri-giroa, belaunaldien arteko elkargunea, omenaldia eta jai-eguna uztartzen dituen hitzordua da. Urtero, urduliztarrak egun honen zain egoten dira lekuko ohiturakaz disfrutatzeko.
Aurten, bezperan, Beti Lagunak abesbatzak emanaldia eskainiko du Itziar Madariagaren oroimena presente izanda. Zapatuan, txupinazoaren ostean, txistularien kalejiragaz, Iratxo Gorria dantza-taldeak piztuko du giroa; gero, amonen eta aititen omenaldia egiteko. Azkenik, Josepa Kale-Kale taldearen laguntzagaz, kuadrillek jai-giroa alaitzen duten bitartean, sari-banaketa egingo dute.
Egitaraua:
Uztailak 10, barikua
- 20:00 Beti Lagunak abesbatzaren emanaldia, 4. urteurrena ospatzeko; Itziar Madariagaren omenezko memoriala.
Uztailak 11, zapatua
- 07:30 Txupinazoa eta jaiaren hasiera.
- 09:00 Txistularien kalejira herriko toki ezberdinetatik, eta izen-ematearen irekiera.
- 12:30 Iratxo Gorria dantza-taldearen emanaldia. Goiza txistulariek girotuko dute.
- 12:45 Izena emateko epearen amaiera.
- 13:00 Amonen eta aititen omenaldia, eta ondoren luncha.
- 13:30 Kazolen aurkezpena eta epaimahaiaren balorazioa.
- 17:30 Sari-banaketa eta jaiaren amaiera, Josepa Kale-Kale taldearen eskutik.