Udako jaiak 2026

Mendi-magaleko festa Urdulizen

Laura Fontalba Colomo 2026ko uztailaren 17a

Santa Mariñe eguna heltzear dago eta urduliztarrek jardueraz betetako egitarauagaz ospatuko dute tradizioz betetako egun hau.

Aurreko urteetan bezala, tortilla-txapelketagaz hasiko dituzte jaiak. Bertan, auzotarrek aurkeztutako tortillen zaporea, egosketa, gatz-putua, eta aurkezpena baloratuko dituzte epaimahaikideek aurtengo irabazlea nor izango den hautatzeko helburuagaz. Bitartean, arrastiko 16:00etatik 19:00ak arte, Sarkidi erromeriaren doinuek piztuko dute bertako giroa.

Astelehenean, jai honi bukaera bikaina emateko asmoagaz, azken urtean amak izan diren emakumeentzako ohorezko aurreskua egingo dute baselizaren ondoan. Horren ostean, dantzak egingo dituzte Santa Marinetik Antsonekoa plazaraino, dantza taldeen eta buruhandien laguntzagaz; eta, eguna amaitzeko, saltxitxa-ogitartekoak bananduko dituzte Antsonekoa plazan.

Egitaraua: 

Uztailak 18, zapatua

  • 12:00-13:30 Tortilla-txapelketaren izen-ematea.
  • 14:00 Tortillen aurkezpena.
  • 16:00 - 19:30 Sarkidi Erromeria Tradizionalaren kontzertua.
  • 18:00 Tortilla-lehiaketaren sari- banaketa.

Uztailak 19, domeka 

  • 11:30 Eliz aurretik Santa Marineko Baselizaraino igoera txistulariak lagunduta.
  • 12:00 Meza Nagusia.
  • 13:00 Ohorezko aurreskua azken urtean ama izan diren emakumeentzat.
  • 13:15 Hamaiketakoa.
  • 19:00 Santa Marinetik Antsonekoa plazaraino jaitsiera dantza taldeakaz eta buruhandiakaz.
  • 20:00 Saltxitxa-ogitartekoa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun