Udako jaiak 2026

"Inor etxean geratu ez dadila!"

Laura Fontalba Colomo 2026ko irailaren 2a

Irailean, Uribe Kostako udako jaien azken urratsak urduliztarrek emango dituzte andramarietan. Jai-batzordeak azaldu duenez, udaren amaiera izan arren, urtero jendea disfrutatzeko gogo handiagaz doa.

Andra Mariko jaien atzean, urte osoan zehar egindako lan handia dago. Parte-hartzaileak boluntarioak izan arren, jai-batzordeak tamaldu du, askotan, ekitaldien antolaketan laguntzen duen jende faltan botatzen dutela. Hala ere, inoiz ez dute egoera hori aitzakiatzat hartu, eta, urtero, udari amaiera borobila emateko jaiak ospatzeaz arduratzen dira.

Aurten, festak leku-aldaketakaz helduko dira, bi gunetan bananduko baitituzte. Udalak herritarrei egindako inkesta baten emaitzak direla eta, lehenengo aste-akabuan Abadenen egitea adostu dute; bigarrenean, ordea, udaletxearen inguruan ospatuko dituzte.

Abadene zein udaletxearen inguruan giro berdina espero duzue?

Bai. Pasa den urtean herritarrei Abadene asko gustatu zitzaien, eta, aurten, udaletxean dagoen toki berria ezagutuko dugu. Jende askorentzat erakargarria izango den tokia da; zalantzarik ez dugu.

Zer egiten duzue jaiak bi gunetan bana- tu arren, herri osoa lotuta sentitzeko?

Giro ezin hobea egongo da bi lekuetan; beraz, Abadenen zein udaletxean dagoen toki berrian egingo diren jarduera desberdinetan jendeari parte hartzera gonbidatzen diogu.

Kuadrillen parte-hartzea nolakoa izaten da?

Kuadrillen parte-hartzeak giro bateratua sortzen laguntzen du eta beste herritar batzuei jardueretan parte-hartzera ere animatzen die.

Gazteak jai-batzordera eta antolakuntzara hurbiltzen ari dira, ala errelebo falta sumatzen duzue?

Gehienetan ez dira hurbiltzen... Jai-batzordeari laguntzeko boluntarioak beti egoten dira, baina ekitaldien antolaketan parte-hartzen duen jendea faltan botatzen dugu.

Iaz Gozokitosek bota zuen txupina, nork botako du aurten?

Aurten Txikipandi izango da, pasa den urtean kuadrillen txapelketa irabazi baitzuen eta, tradizioari jarraituz, txupineroa aurreko urtean irabazi zuen kuadrilla izango da aurten.

Kakarraldoa jaien ikur nagusiena da herriarentzat; zer egin nahi duzue belaunaldi berriek ere bere egin dezaten?

Orein hegalariaren kakarraldoa herriaren ikurra da; hori ez galduko den zerbait; urtero, karteletan, zapietan... eta leku guztietan agertzen da.

Uribe Kostako azken jai nagusiak zuenak dira, uda ondo amaitzeko ardura edo erron- ka berezi gisa bizi duzue hori?

Ez, guretzat ez da lehiaketa; beraz, ez dugu ardura hori sentitzen... Festa atseginak eta dibertigarriak izateko helburua daukagu, adin guztientzako jardueren aniztasunagaz. Egia da jendea disfrutatzeko gogo handiagaz etortzen dela nabaritzen dugula.

Zer mezu bidaliko zeniekete herritarrei Andra Mari jaietara joateko?

Jaiak herria batzeko aitzakia ematen digute: inor etxean geratu ez dadin! Festak aurkitzeko, elkar disfrutatzeko eta herria egiten jarraitzeko momentu hoberena dira.

Egitaraua: 

Irailak 4, barikua

  • 18:30 Kuadrillen ongietorria eta festa giroa herri osoan zehar.
  • 19:00 Txupinazoa udaletxetik Txikipandi (helduak) eta Kakarraldi Beti Prest (umeak) kuadrillakaz.
  • 19:15 Kakarraldoaren harrera buruhandiakaz Abadeneraino.
  • 20:00 Meza herriko defuntuengatik eta Beti Lagunak Abesbatzaren ekitaldia.
  • 21:00 Helduen Playback lehiaketa Abadanen Eleder-en laguntzagaz.
  • 00:00 DJ Diseven kontzertua, txosna- gunean.

Irailak 5, zapatua

  • 11:30 Egurrezko jolasak eta errealitate birtuala.
  • 12:00 Helduen kuadrillentzako futbolin txapelketa, Marutze plazan.
  • 13:45 Umeentzako herri-bazkaria, txosna- gunean.
  • 15:00 Helduentzako herri-bazkaria, txosna-gunean.
  • 15:30 Umeentzako jolasak eta tailerrak, frontoian.
  • 17:00 Bazkalostea Super Goxo taldeagaz, txosna-gunean.
  • 20:30 Zezensuzkoa, txosna-gunean. 21:00 Arnasestu kontzertua, txosna-gunean.
  • 22:30 Maskak kontzertua, txosna-gunean.
  • 00:00 BribriBlibli, Extremoduro taldearen tributua eta Los Plateros, Platero y Tu taldearen tributua, txosna- gunean.

Irailak 6, domeka

  • 11:00 Umeentzako parkea.
  • 12:00 Umeentzako Street Basket.
  • 13:00 Bits-jaia.
  • 16:00 Lekuko txirrindularitza lehiaketa, eta, amaieran, sari-banaketa.
  • 16:30 Mus-txapelketa.
  • 17:30 Umeen playback lehiaketa, txosna-gunean.
  • 19:30 DJ Paco diskofesta.

Irailak 8, martitzena

  • 10:00 Kalejira txistulariakaz alaituta.
  • 11:00 Meza nagusia Andra Mariren ohorean.
  • 11:45 Ohorezko aurreskua, Abadenen.
  • 12:30 Herri-kirolak, txosna-gunean.
  • 17:00 Kilometro erdi bertikala.
  • 18:00 Umeentzako futbolina, kuadrillen txapelketa Marutze auzoan.
  • 19:00 Sardina-jana,txosna-gunean. 20:00 Bilbotxeros Band kontzertua, txosna-gunean.

Irailak 10, eguena

  • 18:00 Padelen finalak kiroldegian.

Irailak 11, barikua

  • 16:30 Frontenis finala frontoian.
  • 17:00 Skate erakusketa eta tailerra skate parkean, eta grafiti tailerra.
  • 19:30 Txistorra-jana, txosna-gunean.
  • 21:45 Zezensuzkoa, txosna-gunean.
  • 22:00 Kontzertua: Urtz, txosna-gunean.
  • 23:45 Las Divas del Pop (Amaral, Mecano eta La Oreja de Van Gogh tributoa) kontzertua, txosna-gunean.

Irailak 12, zapatua, Paella Eguna

  • 07:30 Paella-lehiaketaren hasiera, Elortza auzoan.
  • 10:00 Kalejira txistulariak alaituta.
  • 13:00 Iratxo Gorria Dantza Taldearen emanaldia.
  • 14:00 Paellen aurkezpena.
  • 17:30 Erromatar olinpiadak, jolas dinamikoak.
  • 19:30 Paella-lehiaketaren sari-banaketa.
  • 22:00 La Mala Pekora kontzertua, txosna-gunean.
  • 23:45 Lehian erromeria, txosna-gunean.

Irailak 13, domeka

  • 11:00 Umeentzako puzgarriak, tx-txu trena eta bits-jaia.
  • 13:00 Bits-jaia,LehendakariAgirre plazan.
  • 17:00 Rally umoristikoa, kuadrillen lehiaketa.
  • 19:00 Kuadrillen arteko txapelketaren sari-banaketa.
  • 19:30 Ardatzak itxiera-ikuskizuna, Zirkozaurre.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun