Izendapenak aukera emango du Etxebizitza Eskubidearen aldeko Legeak halako eremuetarako aurreikusten dituen neurriak Urdulizen aplikatzeko. Helburua da, indarrean dagoen araudiaren barruan, alokairuaren merkatuan esku hartzeko tresna gehiago izatea eta herritarrei etxebizitza eskuratzea erraztea.
Erabakiak hiru urteko indarraldia izango du hasiera batean. Epe hori amaitutakoan, izendapena luzatzeko aukera egongo da, baldin eta Urduliz eremu tentsionatu izendatzea eragin duten baldintzek bere horretan jarraitzen badute.
Udalak azaldu duenez, hemendik aurrera Eusko Jaurlaritzagaz elkarlanean jarraituko du etxebizitzaren arloko neurriak garatzeko. Horien bidez, herritarren etxebizitza-beharrei erantzutea eta, bereziki, alokairuaren merkaturako sarbidea hobetzea izango dute helburu.
Urduliz, horrenbestez, etxebizitzaren garestitzeari aurre egiteko eremu tentsionatuaren figura baliatu duten euskal udalerrien zerrendara batu da.