2026an, Euskadi Lagunkoia programaren bidez, Urduliz Osasunaren Mundu Erakundearen Adinekoekin Lagunkoiak diren Hiri eta Komunitateen Munduko Sarean sartu da. Izan ere, Urdulizko biztanleen %25 inguru 60 urtetik gorakoa da. Hori dela eta, proiektuaren filosofia adineko pertsonak protagonista izatea da, baina emaitzak herritar guztiei zuzenduta egongo dira.

Prozesuan, Elortza, La Campa, Dobaran, Meriondo eta Zalbides auzoetako ordezkariak izango dituen talde eragilea osatzea; herritarren artean inkestak eta talde fokalak egitea; auzoetan ibilbide diagnostikoak antolatzea; Kultur Etxean hileroko topagune pilotua sortzea; eta memoria, ongizatea, alfabetatze digitala eta irisgarritasuna lantzeko ekintza txikiak egitea aurreikusten dute. Era berean, adinaren ikuspegia HAPOn txertatzea ere aurreikusi dute.
Udalak adierazi duenez, metodologiak zortzi arlo aztertzen ditu: aire zabaleko espazioak eta eraikin publikoak; garraioa; etxebizitza; parte-hartzea eta enplegua; errespetua eta inklusioa; gizarte- eta komunitate-sarea; komunikazioa eta informazioa; eta gizarte- eta osasun-zerbitzuak.