2026/09/27 10:00 - 18:00

Azokak

Bigarren eskuko elkartasun azoka egingo dute Urdulizen

Bigarren eskuko elkartasun azoka egingo dute Urdulizen
Antsonekoa plaza, Urduliz

Irailaren 27an, Garbara elkarteak, Urdulizeko Udalaren laguntzagaz, azoka solidarioa antolatu du Antsonekoa plazan. Lortutako diru guztia La Cuadrilla del Hospi elkartearentzat izango da. Elkarte horrek haurren onkologiako pazienteei eta euren familiei laguntza eskaintzen die. Beraz, azokagaz, herritarrek kausa handi horren alde euren alea jartzera animatu dituzte. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun