2026/09/27 09:00 - 14:00
Umeentzako jarduerak
Irailaren 27an, naturaregaz zientziaren eta jolasaren bidez gozatu, ikasi eta konektatzeko jardunaldia egingo dute Urdulizko haurtzaroko basoan. Auzolanera doan pertsona heldu bati laguntzen dioten adingabeentzat zuzendutako tailerrak izango dira, eta bi txandatan egingo dira.
Lehen txanda, 9:30etatik 11:30etara, "BioBlitz" izenekoa, ingurunea esploratzeko, espezieak behatzeko eta tokiko biodibertsitatea modu dibertigarri eta parte-hartzailean deskubritzeko ibilbidea da. Eta bigarrena, 12:00etatik 14:00etara, "Loreak sortzen" izenekoa, artea, botanika eta biodibertsitatea uztartzen dituen sormen tailerra izango da.
Izena ematea beharrezkoa da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!