Urdulizek Bizkaiko udalerririk aktiboena izateko lehia egingo du berriro

Laura Fontalba Colomo

© BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Kirolur Erronkaren udazkeneko liga irailaren 23an hasi da eta urriaren 23ra arte iraungo du. Helburua Bizkaiko udalerrien artean jarduera fisikoa sustatzea da, herritarrek egindako desplazamendu aktiboak kilometrotan erregistratuz.

Bizkaiko Foru Aldundiaren iturri ofizialetan adierazi dutenez, erronka honegaz, "oinez eta korrika  egitea edo bizikletaz ibiltzea bezalako desplazamendu aktiboek" puntuak ematen dituzte. Aplikazioak jarduera motaren araberako neurritasuna erabiltzen du, eta udalerrien sailkapena ere biztanleriaren arabera doitzen da, udalerri handi eta txikien arteko lehia orekatzeko.

Erronka honetan parte hartzeko, parte-hartzaile bakoitzak Wellk aplikazioa deskargatu, erregistratu eta –kasu honetan– Urduliz aukeratu behar du. Horren ondoren, jarduerak aplikazioaren GPSagaz zuzenean erregistratu daiteke edo Strava, Garmin, Fitbit, Apple Health edo Google Health Connect bezalako zerbitzuak sinkronizatuta.

Parte hartzaileak 14 urte baino gehiago izan behar dituzte, eta ez da beharrezkoa izango Urdulizen erroldatuta egotea, zeren eta. adierazi dutenez: "herriagaz lotura edo afinitatea duen edonork aukeratu dezake talde gisa". 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun