2026/10/16 19:00 - 21:00

Berbaldiak eta mahainguruak

Palestinari buruzko dokumentala aurkeztuko dute Urdulizen

Palestinari buruzko dokumentala aurkeztuko dute Urdulizen
Urduliz

Otsailean, Iñaki Lagos eta Luis Artola, Bilboko kontserbatorioko irakasleak, Zisjordaniara joan ziren Al Kamandjati elkarteak egiten duen ahaleginaren testigantza jasotzeko. Bidaia horren berri emateko, Aitor Gisasolaren laguntzagaz dokumental bat egin dute, eta urriaren 16an, Urdulizko Kultur Etxean, 19:00etan, ikusi ahal izango da. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun