'Ikusten ez dugun natura' ezagutzeko ibilbidea antolatuko dute Urdulizen

Laura Fontalba Colomo

Urriaren 25ean, domekan, Urdulizko eta Bizkaiko fauna, flora eta biodibertsitatea ezagutzeko ibilbidea egingo dute.

Urdulizko Udalak eta Tantak elkarteak antolatuta, ikaskuntza, jolas eta dinamika parte-hartzaileak uztartzen dituen guztiontzako jarduera "atsegin eta dibulgatzailea" izango da. Helburua naturaz modu "dibertigarri" eta "erakargarri" batean ezagutzea eta gozatzea da. 

Antolatzaileen arabera, ibilbide erraza izango da, bi orduko iraupenekoa, eta Urdulizko Kultur Etxetik aterako dena. Aurten, euskaraz zein gaztelaniaz egiteko aukera egongo da: goizeko 10:00etatik 12:00etara gaztelaniaz; eta 12:00etatik 14:00etara euskaraz.

Jarduera Txiri-Txiri Urdulizko Udalak antolatutako doako dibulgazio- eta osasun-ibilbide gidatuen programaren barruan dago. Guztira 25 plaza egongo dira eta izena emateko epea jada zabalik dago, esteka honen bidez egin daiteke. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun