Orbizta Euskera Elkarteak 'Baietz asmatu!' lehiaketa egingo du Urdulizen

Laura Fontalba Colomo

Galdera-orriak Urdulizko Kultur Etxeko postontzian utzi beharko dira azaroaren 30a baino lehenago. 

Baietz asmatu! Orbizta Euskera Elkarteak sortutako tribial moduko galdera eta erronken lehiaketa Urdulizera helduko da azaroan. Aurreratu dutenez galderak ez dira euskarari buruzkoak bakarrik: Urdulizko hizkera, geografia, kultura eta ezagutza orokorreko gaiak nahastuko dituzte.

"Badakizu zelan esaten den tximeleta Urdulizen? Zelan deitzen da Batman-en hiria? Esan ahal duzu gutxienez Zuberoako hiru herri?". Galdera horiekaz aurkeztu du Elkarteak aurtengo lehiaketa. 
 
Parte hartzeko, galdera-orriak Urdulizko hainbat denda, taberna eta saltokietan hartu beharko dira. Behin beteta, Urdulizko Kultur Etxeko postontzian utzi beharko dira azaroaren 30a baino lehenago. Galdera gehien zuzen erantzuten dituzten parte-hartzaileen artean sari bat zozketatuko dute.
 
Elkarteak azaltzen duenez, Urdulizen herritarren erdia baino gehiago euskalduna da, baina euskarak kalean presentzia txikiagoa dauka. Hori dela eta, euskarazko elkargune eta aisialdi-jarduerak sustatu gura dituztela azpimarratu du. 
 
Elkarteak, beraz, Urdulizko hizkera, Euskal Herriko geografia eta kultura orokorra nahasten dituzten galdera-sorten bidez, herritarrak euskaraz jolastera eta herriaren inguruko ezagutzak probatzera gonbidatu ditu.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun