
Udalaren arabera, urtarrilaren 31ra arte bidali ahal izango dira proposamenak. Horretarako, hiru bide egongo dira: kartelean dagoen QR kodearen bidez, berdintasunerakobidean.urduliz@gmail.com helbidera edo 747 499 814 WhatsApp zenbakira idatziz.
Talde eragile batek, enpresa espezializatu baten eta berdintasun-zinegotziaren aholkularitzagaz, oroimeneko baldosa berri bihurtuko den esaldia aukeratuko du.
Proiektua emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunaren esparruan sartuta dagoenez, azaroaren 25ean, Urdulizko Kultur Etxean elkarretaratze bat egingo dute. Urdulizko Basakick kluba izango da manifestua irakurriko duen taldea.
Horren ostean, Emakumearen Nazioarteko Egunean, 2027ko martxoaren 8an, amaituko da. Egun horretan, aldarrikapen-pankarta bategaz, urteetan zehar udalerrian inauguratu diren baldosa guztiak zeharkatzen dituen jai-ibilaldi bat egingo dute. Kalejira baldosa berria jarriko den lekuan amaituko da, eta bertan inauguratuko dute herritarrek proposatutako esaldia jasoko duen pieza berria.