Urdulizek Negulekuetan izena emateko epea zabalduko du

Laura Fontalba Colomo

© FREEPIK

Azaroaren 10etik 20ra, Udalak abendutik urtarrilera bitartean egingo diren Negulekuetan izena emateko epea irekiko du. Helburua Gabonetako oporretan umeei leku "hezitzailea, ludikoa eta segurua" eskaintzea izango da.

Udalak aurreratu duenez, jarduerak 2014ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra bitartean jaiotako umeentzat izango dira, eta adin bakoitzera egokitutako "jolasak, sormen-tailerrak eta dinamikak" eskainiko dituzte, "ingurune euskaldunean eta berdintasunean". 

Negulekuak Elortza eskolan egingo dituzte eta hiru txanda izago dituzte: abenduaren 23tik 24ra, abenduaren 28tik 31ra; eta urtarrilaren 4tik 5era. Ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da, eta zaintza-zerbitzua ere eskainiko da goizeko 08:00etatik 09:00etara.

Plazak esleitzeko, lehentasun-ordena hau ezarriko dute: lehenik, Urdulizen erroldatuta dauden umeek izango dute lehentasuna; bigarrenak, Elortza eskolako ikasleak; hirugarrenik, ama, aita edo legezko tutorea Urdulizen lanean duten umeek; eta, azkenik, plazarik soberan geratzen bada, gainerako umeek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun