
Hasieran, Urdulizko Santa Marinako haitzetan jarri zuten hitzordua, baina aurreko eguneko euriak hormak busti zituen eta topaketa birplanteatu behar izan zuten. Hala ere, euria gorabehera, euskaraz hitz egiteko eta eskalatzeko gogoz, inguruko rokodromo batera joan ziren, eta, azkenean, antolatzaileen hitzetan, goiz "bikaina" igaro zuten, "gorputza eta mingaina astinduz".
Mintzaeskalada eskualdeko hainbat lekutan antolatzen den topaketa da, bai aire zabalean, adibidez, Urdulizko Santa Marinako haitzetan, bai kiroldegietan eta rokodromoetan, hala nola Astrabuduko edo Gorlizko kiroldegietan.