2026/12/12 09:00 - 12:00

Irteerak eta txangoak

Uribe Kostako berbalagunak berriz elkartuko dira abenduaren 12an

Uribe Kostako berbalagunak berriz elkartuko dira abenduaren 12an
Errotabarri baserria, Urduliz, Urduliz Uribe Kosta

Abenduaren 12an, Uribe Kostako Berbalagunen auzolanak bueltan egongo dira. Uribe Kostako Mankomunitateak antolatuta, Orbizta elkartearen laguntzagaz eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz, eskualdeko proiektu agroekologikoak ezagutzeko, norberak bere aletxoa jartzeko, eta euskara praktikatzeko aukera eskainiko dute. Ekintza Urdulizko Errotabarri baserrian egingo dute, eta parte hartzeko esteka honen bidez eman daiteke izena. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun