Otsailaren 1era bitartean, Bizkaiko hiriburuan lekua izango dute proiekzioek. Ondoren, otsailaren 5etik martxoaren 1era bitartean, beste 14 udalerritara zabalduko da Zinegoak. Horrenbestez, bina ekitaldi izango dira Leioan eta Algortan. Aipatu lehenengo udalerrian 11n eta 12an, 20:00etan, Kultur Leioako auditorioan. Algorta aldean, berriz, hile horren 22an Gauegun gaztelekuan (18:00) eta 25ean Villamonteko kultur etxean (20:00). Eta Sopelan, 25ean egongo da saioa, 19:30ean, Kurtzio kultur etxean.
Miguel Albaladejo izango da aurtengo ohorezko saria jasoko duena. Beste hainbat sariz gain, Goya sarietarako lortu zuen lehenengo nominazioa ekarri zion "La primera noche de mi vida" (1998), Elvira Lindogaz batera idatzitako film luzeagaz hasi zen ibilbide luzearen ostean emango zaio saria zuzendari alikantarrari.