Partida guztietan, jokatu nahi duten bikoteek 20na euro ordaindu beharko dituzte. Hiru herrietan sailkatuko direnak Bizkaiko herrialde mailako finala jokatu beharko dute Barakaldoko Itsasadar sagardotegian, datorren otsailaren 21ean, goizeko 10:00etan. Nazio finala, ordea, Lekeition burutuko da, martxoaren 7an.
Egitaraua
• Berangoko kanporaketa
Lekua: Nebarrebak Taberna
Ordua: 16:30ean
Urtarrilaren 24a, zapatua
• Itzubaltzeta-Romoko kanporaketa
Lekua: Beti Lagunak jatetxea (Pinueta - Leioa)
Ordua: 16:30ean
Urtarrilaren 24a, zapatua
• Gorlizko Kanporaketa
Lekua: Tsunami taberna
Ordua: 17:00etan
Urtarrilaren 31a eta otsailaren 1a, zapatua eta domeka
• Bizkaiko finala
Lekua: Itsadar sagardotegia (Barakaldo)
Ordua: 10:00etan
Otsailaren 21a, zapatua
• Euskal Herriko finala
Lekua: Itsadar sagardotegia (Lekeitio)
Ordua: 10:00etan
Otsailaren 21a, zapatua