Eskualdeko herrietako batzordeak lanean hasiko dira laster. Erandion batzen hasi dira jada. Eta gainontzeko herrietan hitzorduak jarrita dituzte jada. AEKko tokiko arduradunek azaldu dutenez, Korrika batzordeek izaera zabala daukate, edozeinek (elkarteek, kirol taldeek, norbanakoek…) parte har dezake. Batzordearen zereginen artean herrian burutuko diren ekitaldiak pentsatzea eta antolatzea, Korrika Txikia...
Urduliz
Urtarrilak 29, eguena
19:00etan kultur etxean
Berango
Urtarrilak 29. eguena.
18:00etan kultur etxean
Plentzia-Gorliz
Urtarrilak 30, barikua
19:00etan Jentilbaso euskaltegian
Sopela
Otsailak 3, martitzena
19:00etan Kurtzio kultur etxean
Leioa
Otsailak 5, eguena
19:00etan Lamia euskaltegian
Romo-Areeta
Otsailak 5, eguena
19:00etan kultur etxean
Algorta-Getxo
Otsailak 6, barikua
19:00etan Lauaxeta euskaltegian
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!