Urepelen (Nafarroa Beherea) hasiko da AEK-k antolatzen duen euskararen aldeko lasterketa 2015eko martxoaren 19an, eta Bilbon bukatu hamar egun geroago, martxoaren 29an. Horrela, Urepeletik Bilbora bitarteko ibilbidean 2.000 kilometrotik gora egingo ditu Korrikak. Gurean, martxoaren 24an, martitzena, Mungiatik helduko da Urdulizera 11:40 aldera eta Gorliz, Plentzia, Barrika, Sopela, Berango, Algorta, Itzubaltzeta / Romo, Leioa eta Erandio zeharkatuko ditu euskararen aldeko lasterketak. 16:00ak aldera joango zaigu Barakaldo aldera, ohi den legez, itsasadarra traineruz igaroz Barakaldorantz.
Erandion bueltan izango dugu Korrika azken egunean, goizeko 7etan, San Inazion sartuta Bilboko helmugarako bidea egiteko.
Ibilbidea:
Martxoak 24, martitzena
Urduliz 11:38
Gorliz 12:00
Plentzia 12:23
Barrika 12:43
Sopela 13:11
Berango 13:50
Algorta 14:10
Leioa 15:25
Erandio 16:04
Martxoak 29, domeka
Erandio 07:00
Korrika batzordeak:
Behin datak zeintzuk diren jakinda, merezi duen harrera prestatzeko eskualdeko herrietako batzordeak lanean hasiko dira laster. Erandion batzen hasi dira jada. Eta gainontzeko herrietan hitzorduak jarrita dituzte jada. AEKko tokiko arduradunek azaldu dutenez, Korrika batzordeek izaera zabala daukate, edozeinek (elkarteek, kirol taldeek, norbanakoek…) parte har dezake. Batzordearen zereginen artean herrian burutuko diren ekitaldiak pentsatzea eta antolatzea, Korrika Txikia...
Durangoko Azoka izango da Korrika 19ko omendua, aurten 50 urte beteko dituela ospatuz. Aurtengo leloari dagokionez, "Euskahaldun!", Amets Arzallusek Korrika 18ren amaieran Baionan esandakoak ekartzen ditu gogora: "Herri hau euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen". Bertsolariaren esanetan, "herri hau euskaraz pentsatzen ahal dugu, edo ezin dugu pentsatu".
Urduliz
Urtarrilak 29, eguena
19:00etan kultur etxean
Berango
Urtarrilak 29. eguena.
18:00etan kultur etxean
Plentzia-Gorliz
Urtarrilak 30, barikua
19:00etan Jentilbaso euskaltegian
Sopela
Otsailak 3, martitzena
19:00etan Kurtzio kultur etxean
Leioa
Otsailak 5, eguena
19:00etan Lamia euskaltegian
Romo-Areeta
Otsailak 5, eguena
19:00etan kultur etxean
Algorta-Getxo
Otsailak 6, barikua
19:00etan Lauaxeta euskaltegian