Leioan, 26 urte beteko ditu aurten Santagedako Kanten Lehiaketak. Ohi den legez, 16 urtetik beherakoak goiz zein arratsaldez arituko dira; eta hortik gorakoak arratsalde-gau partean. Besteak beste, bost jarduketa gune jarri dituzte: Lamiako, Pinueta, erdigunea, San Bartolome eta Udondo. Oraindik ere badago badago lehiaketan izena emateko aukera; urtarrilaren 31ra arte, Kultur Leioan. Sariak 350, 250 eta 175 eurokoak izango dira. Otsailaren 7an, zapatua, banatuko dituzte, 12:00etan, Kultur Leioan.
Sopelako Udalak ere kalez kale kantuan ibiltzera deitu ditu herritarrak ohitura zahar hori galdu ez dadin. Aurten, bigarrenez, lehiaketa izango da. Hala, gutxienez 10 lagunez osatuta egon beharko dute taldeek, partaide guztiak sopeloztarrak izan eta baserritarrez jantzita direla, gainera. Horrez gainera, halabeharrez agertu beharko dute ondoko lekuetan: Urgitxieta plaza, 12:00etan; udaletxeko plaza, 18:00etan. Kategoria bi egongo dira: 18 urtera artekoena (kategoria honetan helduakaz doazen umeak ere sartuko dira) eta 18 urtetik gorakoena. Lehenengo kategoriako irabazleek 150 euroko saria eskuratuko dute, eta bigarrenekoek 250 eurokoa. Izena emateko epea otsailaren 3an amaituko da, Kurtzio kultur etxera joz.