Plentziak eta Leioak ere antzeko norabidea hartu dute. Lehenengo udalerrian, 21 langabetu gehiago dago, guztira 290; eta Leioan 11 pertsonak galdu du lana. Barrika, Lemoiz eta Urduliz udalerrietan ere lanbakoen zenbatekoak gora egin du, eta gaur egun, hurrenez hurren 97, 70 eta 262 lagun dabiltza lan bila herri horietan.
Bestalde, Berangon, Erandion, Getxon eta Sopelan langabezia-tasak behera egin du. Berangon, 26 lagunek lana aurkitu dute azken urtean, langabeen zenbatekoa 397ra murriztuz. Erandiok eta Getxok 55 eta 37 langabe gutxiago dituzte, hurrenez hurren; eta Sopelak 2014a 889 langabegaz hasi bazuen ere, egun 854 langabe daude.