Bizkaiko Foru Aldundiak egindako iragarpenagaz batera, Leioako Kirol Elkarteak ere jakinarazi du gaur, bihar eta etzi Sarrienan egitekoak ziren eskola-kirol ekimen guztiak bertan behera gelditu direla. Halaber, San Nikolas ikastolako saskibaloi taldeak ere atzeratu du bihar zuen partida eta gaur entsegurik ez dela izango zabaldu du.