Negozioetarako aukera berriak Armintzan, Barrikan eta Lamiakon

Iker Rincon Moreno 2015ko ots. 20a, 09:52

Armintzako arrantzaleen lehengo etxeetako beheko solairuko lokala errentan uzteko prozedura abiatu berri du Lemoizko Udalak. Hala, gaur egun Kaia taberna-jatetxea dena hilero 600 eurotan alokatu ahal izango da, BEZ barne. Horretarako eskaerak hilaren 24ra arte aurkez daitezke.

Halaber, Estatuko Loteria eta Apustuen ordezkaritza komertzialak jakinarazi duenez, loteria saltzeko puntu misto berriak ezarriko dituzte;  horien artean aipatu dituzte: Lemoizen, Barrikan eta Lamiakon (Leioa) ipini gura dituztenak. Salmenta puntu misto horiek daborduko funtzionatzen duten establezimenduetan jarriko dituzte, hau da, aktibitate komertzial bat negozio nagusitzat hartzen dutenetan, berbarako: tabernak, estankoak, litxarreria-dendak eta kioskoak. Hala, eskualdeko aipatutako herri horietan Estatuko loteria eta apustu joko guztiak saldu ahal izango dute: Primitiba eta Euromillones, besteak beste. Negozio hori bere gain hartu nahi dutenek martxoaren 5era dute eskaria aurkezteko epea. Kontratuaren iraupena 10 urtekoa izango da, berriztatzeko aukeragaz. Establezimenduak salmenten %5,5 eta %6 artekoa jasoko du; gainera, sariak emanez gero gehigarriak jasoko lituzke.  
Info+: www.lemoiz.net

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun