Alerta laranja olatu handiengatik

Iker Rincon Moreno 2015ko ots. 24a, 15:29

Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenen aurrean, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak alerta laranja aktibatu du bihar, eguaztena, 09:00ak arte. Hain justu, gaur eta bihar, hondoko itsasoa eta haize itsasoa izango dira, eta oso baldintza txarrak sortuko dira nabigaziorako. Halaber, 7 metro baino gehiagoko olatuak ere aurreikusten dira. Hala, kostaldeko inpaktuagatik alerta laranja 19:00etatik 23:00etara aktibatuta egongo da; punturik larriena itsasgoragaz izango da, 20:46ean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun