Uholde-arriskua dela eta, alerta fasea aktibatu dute

Iker Rincon Moreno 2015ko ots. 25a, 17:46

Ibaien egoera eta iragarpen meteorologikoa kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak larrialdi planaren "0" fasea aktibatu du, uholde-arriskua dela eta. Egoera hori oraindik piztu ez diren baina aurkako aurreikuspen meteorologikoak dituzten larrialdietan aktibatzen da, ekintza zerbitzuek eta taldeek beharrezko babes-neurriak presta ditzaten. Baliteke larrialdi plana "1" fasera igarotzea; orduan udalek Krisi Mahaia deitu beharko lukete.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun