Bigarren linea, A0654 Balmaseda-EHU, Balmaseda, Zalla, Gueñes eta Alonsotegitik igaroko da campusera heltzeko, eta ekarriko du bi autobus gehiago jartzea Enkarterriko zerbitzuan. Hauek izango dira irteerak, Balmasedatik: 06:30, 7:30, 11:30 eta 13:30ean; eta EHUtik: 13:10, 15:10, 18:10 eta 20:10ean.
Aldundiak adierazi duenez, bi linea horiek abiaraztearen helburua da campuseko ikasle, administrazioko langile eta irakasleei joan-etorriak erraztea; izan ere, modu horretan ez dute autobus batetik beste batera ibili behar izango (gaur arte gertatu den moduan).