Obra horiekaz, BI-2704 errepidearen trazatua hobetuko da eta BI-634 errepideagaz lotzeko aukera egongo da, Mendiondo aldean. Gainera, sarbideak antolatu eta elkarguneak egokituko dituzte. Hori horrela, ondoko bide-tarteakaz homogeneoagoa izango da eta errepidearen ikuspena eta bide-segurtasunaren baldintzak ere hobetuko direla jakinarazi du Bizkaiko Foru Aldundiak.