Udal hauteskundeak 2015

Uribe Kostak zinegotzi kopuru bera izango du udal hauteskundeen ostean

Iker Rincon Moreno 2015ko mar. 7a, 10:00

Uribe Kostak 150 zinegotzi izango ditu datorren maiatzaren 24ko udal hauteskundeen ostean. Gaur egun daukan hautetsi kopuru bera. Eskualdeak 171.183 biztanle ditu egun, udal hauteskundeak antolatzeko prozedurari jarraikiz Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak pasa den barikuan baieztatu zuenez.

Orain dela lau urte bezala, Barrikak 9 zinegotzi izango ditu, 1.537 biztanleetarako; Berangok 13, 6.925erako; Erandiok 21 eta 24.311; Getxok 25 eta 79.544; Gorlizek 13 eta 5.664; Leioak 21 eta 30.685; Lemoizek 9 eta 1.182; Plentziak 11 eta 4.344; Sopelak 17 eta 13.061; eta Urdulizek 11 eta 3.930. Guztira, 1.234 zinegotzi aukeratuko dituzte 1.151.905 bizkaitarrek datorren maiatzean, 2011n baino sei gehiago.

Hauteskundeen egutegia

• Martxoaren 31n argitaratutako dira aldizkari ofizialetan udaletarako eta Batzar Nagusietarako hauteskundeen deialdiak egiteko dekretuak.

• Martxoaren 31tik aurrera eta apirilaren 20a bitartean, hautesle-elkarteak aurkeztu ahal izateko sinadura-bilketak egin ahal izango dira.

• Martxoaren 31tik maiatzaren 14ra, posta bidezko botoa eskatzeko epea.

• Apirilaren 3an, hauteskunde batzordeak eratuko dira.

• Apirilaren 15etik 20ra, hautagai-zerrenden aurkezpena.

• Apirilaren 27an, hautagai-zerrenden aldarrikapena.

• Maiatzaren 8tik 22ra, hauteskunde-kanpaina.

• Maiatzaren 24an, bozketa-eguna.

• Maiatzaren 27an, hauteskundeetako emaitzen zenbaketa ofiziala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun