Arturo Aldecoa legebiltzarkide popularrak aurkeztu du arauz besteko proposamena eta beste talde guztien oniritzia jaso du. Aldecoak gogoratu duenez, arrain hiru-arantza espezie kaltebera legez jasota dago Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan 1996tik aurrera, eta bizileku gutxi dauka Bizkaiko eta Gipuzkoako ibai batzuetan, tartean Gobelan, Barrikan, Sopelan, Getxon eta Leioan. Hain zuzen ere, bertan eta Castaños ibaian egiten dabiltzan herri-lanen eragina aztertu dadin gura du legebiltzarkide popularrak. Edorta Rodrigo EAJko legebiltzarkideak, bere aldetik, gogora ekarri du 2008ko "Arrain Hiru-arantzaren Kudeaketa Plana"-k jada urteroko azterketak agintzen dituela. Gainera, aurten nobedade legez, Butroe eta Oka arroetan arrainak dituen baldintzak ikertuko dira lehenengo aldiz.