Algortari dagokionez, astelehen eta martitzenean egingo dute Ekozinemaldia, 19:00etan, Villamonteko kultur etxean. Azkenik, martitzen eta eguenean EHUren Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean egongo dira ikusgai filmak, goizeko 11:00etatik aurrera.
Ekozinemaldiaren bidez, instituzioen eta petrolio eta gas enpresen arteko “sator-lanak” salatu gura ditu Ekologistak Martxan erakundeak.