Korrika 19

Korrika daborduko abiatu da

Iker Rincon Moreno 2015ko mar. 19a, 17:06

Korrika irteera Urepelen. cc-by-nd KORRIKA-AEK

Arratsaldeko 17:00etan puntu-puntuan, Laida Etxemendi eta Peio Iputxe AEKko irakasleek hartu dute Korrikaren lekukoa Urepeleko irteeran (Nafarroa Behea) eta lehen kilometroa burutu dute. Mezua daraman lekukoa Adur euskara elkarteko, Urepeleko Festa Komiteko, Urepeleko Herriko etxeko eta Xalbador eguna elkarteko kideei pasa diete eta horiek, berriz, Urepeleko Korrika batzordeari eman diote. Halaxe hasi da aurtengo Korrika; hala, lekukoa eskuz esku, kilometroz kilometro eta herriz herri abiatu da. Martitzenean, hilak 24, helduko da Uribe Kostara. Igandean, tarte txikiz bueltan izango da, Bilbon 2.500 bat kilometroa eginda jai handian bukatu baino lehen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun