Lea-Artibaik eta Uribe Kostak jokatuko dute BBK Sariketako finala

Iker Rincon Moreno 2015ko mar. 24a, 19:40

Paule Loizaga mikrofonoan, Peio Arondo eta Imanol Uria atzean. BERTSOZALE ELKARTEA

Gaur goizean jokatu da Bertsolari Gazteen BBK Sariketako azken finalaurrekoa Sopelako Ander Deuna ikastolan; Uribe Kostako taldeak irabazi dio Busturialdeari oso alde txikiagaz, eta horrela, egueneko finalera sailkatzea lortu du. Txapela Lea-Artibairen kontra jokatuko dute 19:00etan, Bilboko Kafe Antzokian.

Honenbestez, erabakita daude 2015eko Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finalistak: Lea-Artibai eta Uribe Kosta. Gaur goizean jokatu da aurtengo sariketako azken finalaurrekoa Sopelako Ander Deuna ikastolan. Lehenengoz heldu da Bertsolari Gazteen BBK sariketa Ander Deunara, gainera. Uribe Kostako eta Busturialdeko taldeek kantatu dute, eta etxeko taldea izan da irabazlea.

Gaurko saioan gai-emailea Olatz Larrinaga Caballero izan da eta ondorengo hauek izan dira bertsolariak:

Gaztetxoetan, 18 urtera artekoetan:

Uribe Kosta:

  • Maider Barañano Uribarri
  • Aritz Landeta Terceño
  • Unai Mendiburu Valor
Busturialdea:
  • Eneko Aldana Carrasco
  • Asier Galartza Garai
  • Lurdes Ondaro Maiea

Gazteetan, 24 urtera artekoetan:

Uribe Kosta:

  • Peio Arondo Barandiaran
  • Paule Loizaga Legarra
  • Imanol Uria Albizuri

Busturialdea:

  • Nagore Beitia Tellaetxe
  • Mikel Retolaza Etxebarria
  • Koldo Gezuraga Seijido

Giro ederrean joan da saioa, eta azkenean, Uribe Kostako taldeak irabazi du 408 puntugaz; Busturialdeak, ostera, 405,50 puntu lortu ditu.

Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finala martxoaren 26an, eguena, jokatuko da, Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun