Leioako Aterpe gaztegunean emango dituzte eskolak, apirilaren 20tik ekainaren 10era arteko astelehen eta eguazten denetan, 17:00etatik 20:00etara. Horietan, ikasleek lehen sorospenagaz lotutako teknikak, trebetasunak eta jarrerak ikasiko dituzte. Horretaz gain, horiek eusten dituzten ezagutza teorikoak ere izango dira ikastaroaren edukiak.
Bertan emango den titulua beharrezkoa da sorosle ikastaroa egiteko.