Gaurko atxiloketak salatuko dituzte iluntzean Uribe Kostan

Iker Rincon Moreno 2015ko mar. 25a, 13:30

Etxerat-eko Nagore Lopez de Luzuriaga eta Izaskun Abaigar, eta Jaiki Hadi elkarteko Oihana Barrios eta Fernando Aburua preso ohiaren atxiloketen harira, mobilizazioak deitu dituzte gaur iluntzerako Uribe Kostako hainbat herritan. Leioan kontzentrazioa egingo dute 19:00etan Bulebarrean. Algortan manifestazioa deitu dute, 19:30erako, Telletxe plazan; Erandion, elkarretaratzea izango da Altzagako metro geltokiaren aurrean, 19:30ean; Itzubaltzeta / Romon, ostera, 20:00etarako kontzentrazioa, Xake plazan. Eta ordu berean Sopelan, BBVA eta Santander banketxeen artean. Espainiako Barne Ministerioaren arabera, presoen inguruan lan egiten duten erakunde “desberdinen koordinazio gunean” parte hartzen zuten Guardia Zibilak atxilotutako lagunak. Operazioak zabalik jarraitzen du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun