Hamargarren edizio berezi honetan, lasterketarako Sopelako udaletxe plazako ohiko irteera mantenduko dute, baina hasieratik Plentziarantz joko dute, gero korrikalariek Barrikako baso eta zelai artean egingo dute aurrera. Ostera, Plentzia hiribildutik kostaldeko ibilbidera egingo dute, Sopela eta Azkorri atzean utzi, Mugarrikolanda mendira heldu eta Sopelaraino bueltatu arte.
Elkartasuna helburu
Jaio zenetik, Kosta Trailek asmo solidarioa izan du. Hamargarren edizioan ere bere izaerari eutsi eta lortuko duen diru dena ASVIDIA Bizkaiko Diabete Elkarteari emango dio.