Landaburu igerilariak hiru domina lortu ditu

Iker Rincon Moreno 2015ko mar. 28a, 09:00

Estibaliz Landaburu Uribe Costa elkarteko igerilariak brontzezko hiru domina irabazi zituen Espainiako Igeriketa Txapelketetan, adimen-urritasuna duten kirolarien atalean. Probak Cadizko San Fernando herrian jokatu zituzten pasa den martxoaren 12tik 15era bitartean. Bertan, 50 eta 100 metro libreko probetan eta bizkarreko 50 metroan podiumera igo zen getxoztarra. Era berean, 4. eta 5. sailkatu zen 200 eta 50 metroko libreko txapelketetan. Landaburuk iaz ere denboraldi bikaina egin zuen, eta, horri esker, Getxo Sasoi Sasoian sarietako Marka Hautsiz kategoriako garaikurra jaso zuen 2014an.

Landaburugaz batera, Paul Diaz eta Inaxio Miguel uribekostarrak ere lehiatu ziren Espainiako txapelketetako hainbat modalitatetan. Diaz podiumetik gertu, laugarren, gelditu zen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun