Abesbatzen Udaberriko Kontzertuak Erandion eta Algortan asteburuan

Iker Rincon Moreno 2015ko api. 22a, 12:00

Mendibaiarte abesbatza. © ERANDIOKO UDALA

Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolatzen dituen Udaberriko Kontzertuen XXXVI. edizioaren barruan, etzi, barikua, iluntzeko 20:00etan emanaldia eskainiko dute Altzagako Azoka Zaharrean bertako Mendibaiarte abesbatzak, eta Ezkerraldetik etorritako koru gonbidatu bi: Barakaldoko Hala Dzipo eta Sestaoko Alaitasuna. Etzidamu, zapatua, berriz, Algortako Trinitate Santuaren elizak hartuko ditu, ordu berean, Itxartu (Algorta), Pozalagua (Karrantza) eta Luis Iruarrizaga (Igorre) abesbatzak. Bitartean, Usansolon, Tangorako Soinutarrak abesbatza getxoztarrak abestuko du.

Aipatutakoak ez dira izango udaberrian zehar abestuko duten eskualdeko abesbatza bakarrak. Besteak beste, Altzaga, Tangorako Soinutarrak, Lirain Txiki, Zozoak, Irutasun eta Aita Gotzonek ere euren ahotsak entzunaraziko dituzte. Ekainaren 6ra arte kontzertu horietaz gozatu ahal izango da Erandion, Algortan, Sopelan, Areetan, Plentzian, Barrikan eta Gorlizen. Guztira, Bizkaiko 78 abesbatzek kantatuko dute lurralde historikoan egingo diren 80 kontzertuetan. Aita Gotzon talde barrizkotarra izango da talde bakarra federatuta egon barik abestuko duena. Emanaldi guztiak doakoak dira.

Udaberriko Kontzertuen XXXVI. edizioaren egitaraua

Apirilak 24, barikua

• 20:00etan, Altzagako Azoka Zaharrean:

Mendibaiarte (Erandio), Hala Dzipo (Barakaldo) eta Alaitasuna (Sestao) abesbatzak.

Apirilak 25, zapatua

• 20:00etan, Algortako Trinitate Santuaren elizan:

Itxartu (Algorta), Pozalagua (Karrantza) eta Luis Iruarrizaga (Igorre) abesbatzak.

• 19:45ean, Usansoloko San Andres elizan:

Tangorako Soinutarrak (Getxo), Usansoloko orfeoia (Usansolo) eta Begoñako Andra Mariren eskolania (Bilbo).

Maiatzak 8, barikua

• 19:00etan, Barakaldoko Clara Campoamor kultur etxean:

Mendibaiarte (Erandio), Hala Dzipo (Barakaldo) eta Alaitasuna (Sestao) abesbatzak.

Maiatzak 9, zapatua

• 20:00etan, Sopelako San Pedro elizan:

Gorrondatxe (Algorta), Munarri (Sopela) eta Iraunkor (Plentzia) abesbatzak.

 • 20:00etan, Portugaleteko San Kristobal elizan:

Lirain Txiki (Gorliz), Irutasun (Algorta) eta Sorozabal (Portugalete) abesbatzak.

Maiatzak 15, barikua

• 20:15ean, Bilboko Abusu auzoko Artzain Onaren elizan:

Altzaga (Erandio), Etxebarri Bekoa (Etxebarri) eta Andre Berri (Bilbo) abesbatzak.

Maiatzak 16, zapatua

• 20:00etan, Areetako Andres Isasi musika eskolan:

Zozoak (Getxo) eta Mundakako abesbatzak eta Zamudioko kamara korala.

• 20:00etan, Karrantzako Ahedo auzoko San Miguel elizan:

Itxartu (Algorta), Pozalagua (Karrantza) eta Luis Iruarrizaga (Igorre) abesbatzak.

Maiatzak 23, zapatua

• 20:00etan, Plentziako Santa Maria Magdalena elizan:

Gorrondatxe (Algorta), Munarri (Sopela) eta Iraunkor (Plentzia) abesbatzak.

• 20:00etan, Algortako Trinitate Santuaren elizan:

Lirain Txiki (Gorliz), Irutasun (Algorta) eta Sorozabal (Portugalete) abesbatzak.

• 20:00etan, Zamudioko San Martin elizan:

Zozoak (Getxo), Enarmonia (Zaragoza) eta Mundakako abesbatzak eta Zamudioko kamara korala.

Maiatzak 29, barikua

• 20:00etan, Barrikako Andra Mari elizan:

Aita Gotzon abesbatza (Barrika), Bilbo Argia otxotea (Bilbo) eta Sestaoko orfeoia.

Maiatzak 30, zapatua

• 20:00etan, Algortako San Nikolas elizan:

Tangorako Soinutarrak (Getxo), Usansoloko orfeoia (Usansolo), Ars Viva abesbatza (Bilbo) eta Begoñako Andra Mariren eskolania (Bilbo).

Ekainak 5, barikua

• 19:00etan, Etxebarriko San Antonio Abad elizan:

Altzaga (Erandio), Etxebarri Bekoa (Etxebarri) eta Andre Berri (Bilbo) abesbatzak.

Ekainak 6, zapatua

• 20:00etan, Gorlizko Sortzez Garbiaren elizan:

Lirain Txiki (Gorliz), Irutasun (Algorta) eta Sorozabal (Portugalete) abesbatzak.

• 20:00etan, Mundakako Andra Maria elizan:

Zozoak (Getxo) eta Mundakako abesbatzak eta Zamudioko kamara korala.

• 20:00etan, Igorreko Lasarte kultur aretoan:

Itxartu (Algorta), Pozalagua (Karrantza) eta Luis Iruarrizaga (Igorre) abesbatzak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun