Uribe Kostak irabazi du Bertsolari Gazteen XIII. BBK Sariketa

Iker Rincon Moreno 2015ko mar. 27a, 15:45

Atzoko familia argazkia. © BERTSOZALE ELKARTEA

Uribe Kosta eskualdeko taldeak irabazi du XXIII. Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketa. Lea-Artibairen kontra jokatu zuten finala atzo, eguena, eta lagun giroan, final ederra osatu zuten denen artean Bilboko Kafe Antzokian.

Ariketa denak egin ostean, Uribe Kostak 374 puntu lortu zituen; Lea-Artibaik, ostera, 370. Bestalde, finalista gazteenari saria Aritz Landeta Terceño getxoztarrari egokitu zitzaion, eta txapelketako bizkaiera egokienari saria Lea-Artibai taldeko Leire Amenabar Larrañagari.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun