Europar Batasun osoan aurreratzen dira erlojuak Ordu Aldaketa deritzon Europako Erkidegoaren Zuzentarauari jarraituz, energia aurrezteko helburuagaz. 1974tik aurrera hasi zen ezartzen ordu aldaketa hori, petrolio krisiarekin eguzkiaren indarra aprobetxatzeko erlojuak ordubete aurreratzea erabaki zutenean herrialde batzuk. Horrela, argia produzitzeko elektrizitate kopuru txikiagoa behar da. Udako ordutegiari beti martxoko azken domekan ematen zaio hasiera eta amaiera urriko azken domekan. Espainiako Komertzio, Turismo eta Industria Ministerioaren Energiaren Dibertsifikaziorako eta Aurrezpenerako Institutuaren aurreikuspenen arabera, ordu aldaketaren ondorioz, argindarrean 300 milioi euro gutxiago gastatzen dira, %5 bat aurreztuz.