Ohitura osasuntsuak sustatzeko hainbat ekimen egingo dituzte eskualdean

Iker Rincon Moreno 2015ko api. 6a, 10:06

Abian da eskualdeko Osasun Jaia. Uribe Kosta Mankomunitateko Drogamenpekotasunari Aurre hartzeko Zerbitzuak hirugarrenez antolatu du ekimen hori, herritarren artean ohitura osasuntsuak sustatzea helburu duena. Horretarako, Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten herrietako teknikariakaz eta politikariakaz batera hainbat ekintza antolatu dituzte datozen egunotarako. Ekimenak herriz herri izango dira, hau da, ez dira leku zehatz eta bakar batean izango. Hala, joan den martxoaren 25ean hasi zen programa ekainaren 3ra arte luzatuko da, eta egitaraua hainbat hitzaldi, tailer, jaialdi eta martxak osatzen dute. Bihar, martitzenagaz, Osasunaren Munduko Eguna da, 1948an Osasunaren Munduko Erakundeak hala izendatu zuenetik. Ordutik, osasuna sustatzeko hainbat iniziatiba bideratu izan dira mundu osoan, tartean, gurean ere bai.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun