Egitaraua 12 irteerak osatzen dute, apirilean hasi eta urriaren 10era bitartean gauzatuko direnak. Horietan guztietan, honako upategiak bisitatu ahal izango dira: Lezamako Magalarte Txakolina, Bakioko Abio Txakolina, Bakioko Ados Basarte Txakolina, Gatikako Butroi Upategia eta Gamiz-Fikako Uriarte Txakolina, besteak beste.
Irteerak Bilboko Moyua plazatik izango dira, goizeko 09:30ean; Mungiako udaletxeko autobus-geltokian ere egingo du geldialdia, goizeko 09:50ean. Autobusa 18:00etan itzuliko da aipatutako puntuetarantz. Bisita guztiak gidatuak izango dira, gazteleraz. Ekintza bakoitzaren prezioa nagusientzat 23 eurokoa da, BEZ barne eta 15 eurokoa 65 urte baino nagusiagoentzat zein 11 eta 17 urte bitartekoentzat; 10 urte arteko umeen sarrera 5 eurokoa izango da.