Itzubaltzeta / Romoko neska-mutilek gogorarazi dutenez, 2008ko uholdeen ondorioz Gobela ibaia egokitzeko prozesua hasi zen, “Itzubaltzeta gaztetxea hutsarazteko arriskuan utziz”. Horren aurrean, tokiko gazte asanbladak, hainbat eragilekaz eta herritarrakaz batera, plataforma bat osatu zuen gaztetxearen beharra azaleratzeko eta defendatzeko, “ibaiaren konponketari ere garrantzia emanez”, jakinarazi dute.
Plataforma horrek egindako lanari esker, Getxoko Udalagaz negoziazio mahai bat irekitzea adostu zuten, gaztetxearen esparrua mantentzeko helburuagaz. Hala, okupatutako eraikina mantentzea eta obrak bukatzerakoan bertara bueltatzea adostu zutela gogoratu dute IGAko lagunek.
Bitartean, Udalak espazio txiki bat utzi zien gaztetxeko neska-mutilei. Hala, 2013ko otsailean gaztetxea utzi behar izan zuten, eta ordutik urteurrenak auzoko plazan egin dituzte, “horrek suposatzen duen diru inbertsio guztiagaz".