Osasuna hobetzearen alde, herri-ibilaldia egingo dute bihar

Iker Rincon Moreno 2015ko api. 17a, 15:39

Barrikako udaletxearen ondoko plazatik abiatuko da ibilaldia.

Bihar, zapatuagaz, herri-ibilaldia egingo dute Uribe Kostan barrena, ohitura osasuntsuak bultzatzeko asmoz. Jubibarrika elkarteak antolatutako jarduera hori doakoa izango da, eta ibilbidea Barrikako udaletxe ondoko plazatik abiatuko da, 9:30ean, ondoren Barrika, Gorliz eta Plentzia zeharkatzeko. Adin guztiei zuzendutako ekimena denez, ibilbide bi antolatu dituzte: lehenengoa, 16,6 kilometrokoa; eta bigarrena, 3,1 kilometrokoa. Bigarren hori 12:00etan hasiko da, aurrekoaren leku beretik. Ibilbideak amaitzean parte-hartzaile guztiek Yoga saio bategaz gozatu ahal izango dute. Ekimen honetan parte hartu gura duenak aldez aurretik eman dezake izena Barrika, Gorliz edota Plentziako kultur etxeetan; egun berean ere aukera egongo da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun