Kontsumo arduratsua eta agroekologia jorratuko dituzte domekako berbatxangoan

Iker Rincon Moreno 2015ko api. 23a, 11:10

sOrtuak proiektuko ortuak Getxoko Moreagan.

Apirilaren 26rako, domeka, hurrengo ber­ba­txangoa an­­tolatu dute Erandioko Ber­bots, Sopelako Aitxu eta Getxoko E­gizu tal­deek, ohi den legez, euskara eta eus­kal kultura sustatzeko asmoz. Oraingo honetan kontsumo arduratsua eta agroekologiaren gaia jorratuko dute. Sal­neurria 5 eurokoa da, autobusa eta mo­ka­dua barne, helduentzat; eta do­an, umeentzat. Aldez aurretik e­man be­har­ko da izena. Horretarako, Berbots, Aitxu eta Egizu euskara elkarteetara jo beharko da.

Ha­la, 09:30ean Erandioko gasolinoan, 09:45ean Algortako Telletxe kaleko markesinan eta, a­purtxo bat beranduago, 10:00etan Sopelako elizan e­gon­­go da au­­­tobusa hartzeko aukera. Bisita gi­da­­­­tua 10:30etik 14:00etara izango da, antolatzaileek adierazi du­­­­­tenez.

Kontsumo arduratsua eta agroekologia

Gabi Basañez eta Gotzon Kamiruaga abeltzainek euren esperientziaren berri emango dute: oilo, ahuntz eta txerriakaz lanean dabiltza. Lander Labajoren ortura joango dira gero. Bera barazki-ekoizlea da eta kontsumo-talde bat dauka martxan. Beraiekin kontsumo-taldeez eta salmenta zuzenaren garrantziaz ere berba egingo dute. Azkenik, sOrtuak proiektuko ortuetara egingo dute bisita, Getxoko Moreaga eremuan. Bertan bi taldek funtzionatzen dute modu autogestionatuan, euskaraz era ekologikoan produzitzen.

Kontsumo-taldean kontsumitzaileek zuzenean erosten dizkiete baserritarrei euren produktu ekologikoak, bitartekaririk gabe eta baldintza duinetan. "Hilean birritan saskiak jasotzen ditugu hainbat produkturekin, 3 hilabeteko proba egin nahi duzu?", galdetu dute Egizukoek.

Bestalde, sOrtuak proiektuan parte hartu gura dutenek, ondoko bideak dituzte: 644 277 155 / egizugetxo@gmail.com

Berbatxangoan izen-ematea eta informazio gehiago:

aitzuizuba@gmail.com / 603 894 364
egizugetxo@gmail.com / 644 277 155
berbots@gmail.com

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun